Itxi

Alaves

Igandean, 12:00etan

Alavesek Malagari egingo dio bisita

Erredakzioa

Arabako taldeak Rosaledan jokatuko du igandean, 12:00etan. Pedraza eta Sobrino baja dira neurketa honetarako.

  • Alaves-Malaga. Argazkia: EFE

    Munirren gola, lehen itzuliko Alaves-Malaga partidan. Argazkia: EFE

Alavesek Malagaren aurka jokatuko du igande honetan, 12:00etan Rosaledan, Ligako 36. jardunaldiko partida. Bi taldeetako batek ere ez du asko jokoan. Malaga matematikoki jaitsita dago Bigarren Mailara eta Alavesek mailari eustea lortu zuen. Arabako taldearen helburua izango da hiru puntuak lortzea, denboraldia ahalik eta postu onenean amaitzeko.

Abelardo Fernandez entrenatzaileak beste urtebetez jarraituko du Alaves zuzentzen. Partida honetarako, baja dira Alfonso Pedraza eta Ruben Sobrino. Malagak, bestalde, bere zaleen aurrean itxura ona eman nahiko du. Andaluziako taldearen helburua da garaipena lortzea, denboraldia sailkapeneko azken postuan ez amaitzeko.

Ustezko hamaikakoak:

Malaga: Andres Prieto; Rosales, Ignasi Miquel, Luis Hernandez, Diego Gonzalez; Lestienne, Lacen, Iturra, Adrian; Rolan, En-Nesyri.

Alaves: Pacheco; Martin edo Alexis, Maripan, Ely edo Laguardia, Dieguez; Ibai Gomez, Dani Torres, Manu Garcia, Wakaso; Munir, Santos.

Epailea: Jose Luis Gonzalez Gonzalez.

Zelaia: Rosaleda.

Ordua: 12.00etan.