Itxi

Alaves

Osasun-partea

Burguik ez du lesio muskularrik

Erredakzioa

Alavesek jakinarazi duenez, "Burguiri egin zaion erresonantzia magnetikoaren ondoren, baztertu egin da jokalariaren lesio muskularra'. Aurrelariak min hartu zuen Levanteren aurkako partidan.

  • Burgui. Argazkia: EFE

    Burgui, Jasonekin lehian Levante-Alaves partidan. Argazkia: EFE

"Jorge Franco Aviz 'Burgui' Alaveseko jokalariari erresonantzia magnetikoa egin zaio, eta baztertu egin da futbolariaren lesio muskularra", jakinarazi du Alavesek bere webgune ofizialean.

Alaveseko aurrelariak zelaia utzi behar izan zuen min hartuta Levanteren aurkako partidan. Albiste ona da lesio muskularrik ez duela, eta klubak iragarri du tratamendu kontserbadorea aplikatuko zaiola.