Itxi

Alaves

Ofiziala

Ibai: 'Neure ametsetako lanbideaz gozatzeko nahia berpiztea lortu du Alavesek'

eitb.eus

Athleticek baieztatu duenez, datozen hiru denboraldi eta erdirako kontratua sinatu du Gomezek, alegia, 2022ko ekainaren 30era arte. Aurrelaria bi urte eta erdi igaro ostean itzuliko da taldera.

Ibai Gomez, Alaveseko jokalari ohia hunkituta agurtu da prentsaurrekotik, azken bi urteetan "dena" eman dion taldearengari agur esan beharragatik. Athleticek ostegun honetan baieztatu du bere fitxaketa datozen hiru denboraldi eta erdirako, alegia, 2022ko ekainaren 30era arte sinatu du Gomezek akordioa. Santutxuko aurrelaria bi urte eta erdiren ostean itzuliko da taldera.

Prentsa-aretoan agertu da Ibai Gomez bere agurraren berri emateko, Lehen Mailan debuta egin zuen taldera itzultzeko, beraz.

Santutxuarra hunkituta agertu da oso babazorro gisa bere azken prentsaurrekoa ematerakoan. Bere hitzetan, Alavesek futboarekiko zuen ilusioa berpiztea ekarri du: "Neure ametsetako lanbideaz gozatzeko nahia berpiztu lortu duen taldeari agur esan beharra diot".