Publizitatea
Itxi

2020/11/08

20:44

Alaves

9. JARDUNALDIA

Alavesek hamar jokalarirekin eutsi dio eta Levanteren aurka 1-1 berdindu du

EITB.EUS

Lucas Perezek Glorioso aurreratu du 4. minutuan, baina ordu erdi eta gero epaileak Edgar kanporatu du txartel hori bikoitzarengatik.

0
Levante – Alaves partidako laburpena eta gol guztiak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Glorioso partida hasi bezain laster aurreratu zen markagailuan. 4. minutuan Lucas Perezek gola sartu zuen, bere lehena denboraldi honetan. Levantek ez zuen behea jo eta ia lehenengo zati osoan menperatu zuen, nahiz eta Alavesek noizean behin ere erasotzen zuen.

Ordu erdia pasa baino lehen epaileak granoteen gol bat baliogabetu zuen, Clercen jokoz kanpo argiarengatik. Eta 34. minutuan babazorroei norgehiagoka zailduko ziena iritsi zen, Edgarren kanporaketa txartel hori bikoitzaren ostean.

Pablo Machinenak atsedenaldira arte eutsi zioten, baina bigarren zatia abiatu eta gutxira Moralesek 1-1a egin zuen. Valentziarrak arabarrak baino hobeak izan ziren arren, ez zituzten golen aukerak behar bezala probestu eta berdinketarekin amaitu zen partida zirraragarria.

Fitxa teknikoa:

1 - Levante: Aitor, Son, Vezo, Duarte, Clerc, Rochina (Campaña, 63. min), Malsa (De Frutos, 63. min), Melero, Bardhi (Radoja, 86. min), Morales eta Dani Gomez (Sergio Leon, 73. min).

1 - Alaves: Pacheco, Martin, Ely, Laguardia, Duarte, Edgar, Battaglia, Pina (Manu Garcia, 57. min), Rioja (Javi Lopez, 83. min), Lucas Perez (Borja Sainz, 70. min) y Joselu (Deyverson, 83. min)

Golak: 0-1, 4. min: Lucas Perez. 1-1, 51. min: Morales.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena