Itxi

Alaves

25. jardunaldia

Alavesek ez du erreakzionatu eta Osasunak urrezko hiru puntu eraman ditu (0-1)

M. Y. | EITB Media

Emaitzak nafarrak jaitsiera postuetatik zazpi puntu aldendu ditu eta babazorroak, aldiz, egoera latzean utzi.

0
Alaves – Osasuna partidako laburpena eta gola

Osasunak garrantzi handiko garaipena lortu du Mendizorrotzan, Alaves 0-1 menderatu ostean. Hala, nafarrak jaitsiera postuetatik aldendu dira eta babazorroak, aldiz, oso egoera zailan geratu dira.

Kike Barjak egin du gola, erritmo eta aukera handirik gabeko norgehiagoka batean. Hala ere, Osasuna bigarren zatian aurreratu egin da eta Alavesek ezin izan du partida irauli. Izan ere, Abelardoren taldeak luzapenean egin du hiru zutoinen arteko jaurtiketa bakarra.

36. minutuan, Florian Lejeunek eta Victor Laguardiak gorritxoen lehen gola ekidin dute, Ante Budimirrek eta Jonathan Callerik elkarren segidan errematatu ondoren. Hori izan da lehen zatiko jokaldirik onena.

Glorioso Ruben Duarte eta Facundo Pellistri zelairatu direnean esnatu da, baina laster iritsi da Osasunaren beste jaurtiketa bat, Jonathan Calleriren partez. Hau, ordea, Fernando Pachecok gelditu du, 53. minutuan.

78. minutuan sartu du gola Kike Barjak, Roberto Torresen jokaldi on bati esker. Luzapenean, Abelardoren jokalariek berditzeko aukera izan dute, baina Sergio Herrerak Joselu Matoren jaurtiketa gelditu du eta hiru puntuak Iruñera joan dira.

Fitxa teknikoa:

0 - Alaves: Pacheco; Ximo (Deyverson, 83.min), Laguardia (68.min), Lejeune, Aguirrebabiria (Duarte, 46.min); Manu, Edgar (Rioja, 72.min), Pina, Cordoba (Pellistri, 46.min); Joselu eta Lucas Perez.

1 - Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Juan Cruz; Oier, Torro (Moncayola, 77.min), Roberto Torres, Ruben Garcia (Unai Garcia, 87.min); Budimir (Enric Gallego, 87.min) eta Calleri (Kike Barja, 66.min).

Golak: 0-1, 78.min: Kike Barja.

Epailea: Jose Maria Sanchez Martinez (Murtziako batzordea). Alaveseko Pinari (43.min) eta Lucas Perezi (82.min) eta Osasunako Unai Garciari (30.min), Nacho Vidali (40.min), David Garciari (65.min) eta Juan Cruzi (73.min) erakutsi die txartel horia.