Publizitatea
Itxi

2021/02/26

16:37

Alaves

LaLiga (25. jardunaldia)

Alavesek eta Osasunak jaitsiera postuetatik aldentzea dute helburu

A. B. | EITB Media

Babazorroen eta gorritxoen arteko Ligako 25. jardunaldiko euskal derbia larunbat honetan jokatuko da, Mendizorrotzan, 18:30ean.

  • Osasuna - Alaves

    Ligako lehen itzuliko Osasuna - Alaves partidako irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alavesek eta Osasunak Ligako 25. jardunaldiari dagokion partida jokatuko dute larunbat honetan Mendizorrotzan, 18:30ean. Garaipena lortu eta jaitsiera postuetatik aldentzea izango dute helburu bi taldeek.

Abelardo Fernandez Alaveseko entrenatzaileak jokatzeko prest izango ditu Ximo Navarro eta Rodrigo Battaglia. Bestalde, ez dago argi Ruben Duartek parte hartuko duen; dena dela, ziurtatuta dago ez duela hasieratik jokatuko.

Osasunarentzat ere neurketa garrantzitsua izango da Alavesen aurkakoa. Jagoba Arrasate talde gorritxoko entrenatzaileak adierazi duenez, "garaipena lortzea salbazioa lortzeko aurrerapausoa ematea da". Aridane eta Jony jokatzeko prest daude, baina Darko Brasanacek derbia galduko du.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Pacheco; Ximo, Lejeune, Tachi, Martin; Edgar Mendez, Manu Garcia, Tomas Pina, Rioja; Lucas eta Joselu.

Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Juan Cruz; Kike Barja, Moncayola, Torro, Ruben Garcia; Calleri eta Budimir.

Epailea: Sanchez Martinez.

Zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 18:30ean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena