Itxi

Alaves

Zuntz-haustura

Javi Lopezek ez du gehiago jokatuko denboraldi honetan lesio baten ondorioz

A. B. E. | EITB Media

Alaveseko ezker hegaleko jokalariak II graduko zuntz-haustura du eskuin hankako iskiotibialetan eta ezingo ditu jokatu Santander Ligako azken bost jardunaldiak.

  • Javi Lopez

    Javi Lopez, Alaveseko jokalaria. Argazkia: EFE

Alaveseko jokalaria den Javi Lopezek agur esan dio denboraldiari, zuntz-haustura baitu eskuin hankako iskiotibialetan. Ondorioz, ezingo ditu jokatu Santander Liga amaitzeko geratzen diren bost jardunaldietako partidak. Defentsako ezker hegaleko postua oso ahulduta geratzen da Alavesen, taldea Lehen Mailan jarraitzeko borrokan murgilduta dagoenean.

Ibaian asteartean egindako entrenamenduan min hartu zuen Javi Lopezek eta II. graduko lesioa du eskuin hankako iskiotibialetan. Klubak jakinarazi duenez, "tratamendu kontserbatzaile batek eta egunean eguneko eboluzioak adieraziko dute noiz egongo den lanera itzultzeko prest".