Itxi

Alaves

Fitxaketa

Alavesek Ander Guevara fitxatu du datozen lau denboraldietarako

EITB Media

Erdilari gasteiztarrak Arabako taldearekin sinatu du kontratua 2027ko ekainaren 30era arte, Reala utzi ostean.

  • Ander Guevara

    Ander Guevara, Realarekin, Valentziaren aurkako partida baten. Argazkia: EFE

Alavesek Ander Guevara fitxatu du datozen lau denboraldietarako, klubak igande honetan, uztailaren 9an jakinarazi duenez. Gasteizko erdilariak kontratua sinatu du Arabako taldearekin 2027ko ekainaren 30era arte.

Guevarak (Gasteiz, 1997/7/7) 100 partida baino gehiago jokatu ditu profesional mailan, eta esperientzia du Europa Ligan ere. Gainera, 2019-2020ko Errege Kopako txapeldun izan zen Realarekin.

Guztira, hamaika urte eman ditu Realean. Gazte mailetatik pasa ostean, lehen taldera iristea lortu zuen. Orain, Ander Guevara bere hiriko taldera itzuli da Alavesi mailari eusteko laguntzeko helburuarekin.