Athletic Club
Lagapena
Unai Vencedorrek Levanten jokatuko du, Athleticek utzita, 2026ko ekainera arte
EITB
Erdilaria, 24 urtekoa bera, hirugarrenez arituko da utzita; izan ere, azken bi denboraldietan, Eibarren eta Racing Santanderren ibili da. Vencedor, horrenbestez, EA Sports Ligara bueltatu da.
-
Unai Vencedor, 2021-22 denboraldiko partida batean. Argazkia: EFE.
Unai Vencedor Athleticeko jokalariak Levanten jokatuko du, utzita, 2026ko ekainaren 30era arte, eta Valentziako klubak ez du erdilaria erosteko aukerarik izango, Bilboko klubak astelehen gauean iragarri duenez.
Vencedor, 24 urtekoa bera, hirugarrenez arituko da utzita; izan ere, azken bi denboraldietan, Eibarren eta Racing Santanderren ibili da. Futbolaria, horrenbestez, EA Sports Ligara bueltatu da.
Athleticek zehaztu du Levanterekin adostutako akordioan islatuta daudela helburu kolektiboen araberako bonusa, eta parte ez hartzeagatik zigor ekonomikoak.

