Athletic Club
21:30ean
Athleticek Rayori irabazita amaitu nahi du lehen itzulia
Erredakzioa
Partida honekin amaiera emango dio talde zuri-gorriak BBVA Ligako lehen itzuliari. Norgehiagoka San Mamesen jokatuko da gaur, 21:30ean.
Athleticek Rayo Vallecanoren aurka jokatuko du BBVA Ligako lehen itzuliko azken partida. San Mamesen jokatuko da partida, otiral honetan, 21:30ean. Athleticek garaipena lortu nahi du lehen itzulia sentsazio onekin eta 24 punturekin bukatzeko.
Marcelo Bielsak aldaketak egin beharko ditu hamaikakoan. Aymeric Laportek partida bateko zigorra bete behar du Levanteren aurka txartel gorria ikusi zuelako, eta Fernando Amorebietak ordezkatuko du. Amorebietak ez du hasieratik jokatu, iragan abenduaren 12an Eibarren aurkako partidatik.
Bielsak Rayoren aurka aterako duen hamaikakoa baieztatu du, eta jokalari hauek osatuko dute: Iraizoz, Iraola, Ekiza, Amorebieta, De Marcos, San Jose, Herrera, Muniain, Susaeta, Aduriz eta Ibai.
Rayo Vallecano bolada onean iritsiko da San Mamesera. Madrileko taldeak 28 puntu lortu ditu 28 jardunalditan. Joko ona egiten ari da Paco Jemezek zuzentzen duen taldea. Gainera, aste honetan albiste on bat jaso dute: Pitik, taldeko golegile onenak San Mamesen jokatu ahalko duela. Txartel horia ikusi zuen Pitik Getaferen aurka, eta horrek, partida bateko zigorra lortzera behartzen zuen jokalaria. Baina Lehiaketa Batzordeak baliorik gabe utzi zuen Pitik ikusitako txartel horia, eta Athleticen aurka jokatzeko aukera izango du Rayoko jokalariak.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic: Iraizoz, Iraola, Ekiza, Amorebieta, De Marcos, San Jose, Herrera, Muniain, Susaeta, Aduriz eta Ibai.
Rayo Vallecano: Ruben; Tito, Galvez, Amat, Casado; Lass, Trashorras, Javi Fuego, Piti; 'Chori' Dominguez; eta Leo.
Epailea: Perez Montero.
Ordua: 21.30ean.