Itxi

Athletic Club

Agur Valentziari

Valverde Athleticetik oso gertu dago, Valentzia utzi ostean

Erredakzioa

Prentsaurrean azaldu duenez, Valentziak bizi duen "ezegonkortasunak" bultzatu du bere erabakia. Valverde Athleticen hurrengo entrenatzailea izan daiteke, Bielsak alde eginez gero.

  • Valverdek azken aldiz zuzendu du Valentzia taldea Sevillan. Efe.

    Valverdek azken aldiz zuzendu du Valentzia taldea Sevillan. Efe.

Ernesto Valverdek Valentzia utziko duela iragarri du bere taldeak Sevillan 4-3 galdu eta Txapeldunen Ligatik kanpo geratu ondoren. Entrenatzaileak uko egin dio Valentziak kontratua luzatzeko egindako eskaintzari.

Valverderen hitzetan, erabakia hartzea "oso zaila" izan da, baina hartu zezakeen erabakirik "onena" da. Prentsaurrekoan azaldu duenez, Valentziak bizi duen "ezegonkortasunak" bultzatu du bere erabakia.

Valverde Athleticen hurrengo entrenatzailea izan daiteke, Marcelo Bielsak talde zurigorria utziz gero.