Itxi

Athletic Club

Denboraldiaurrea

Athleticek Friburgoren aurka jokatuko du uztailaren 27an

Erredakzioa

Klubak konfirmatutako lehen lagunarteko partida da. Momentuz, talde zuri-gorriak entrenatzailerik gabe jarraitzen du.

  • Athleticek Friburgoren etxean jokatuko du lagunarteko partida. Efe.

    Athleticek Friburgoren etxean jokatuko du lagunarteko partida. Efe.

Athleticek lagunarteko partida jokatuko du Friburgo talde alemaniarraren aurka, uztailaren 27an Mage Solar futbol zelaian, talde zuri-gorriak ostegun honetan aditzera emandakoaren arabera. Friburgok bosgarren amaitu zuen denboraldia Bundesligan.

Athleticek 2013/2014 denboraldiaurreari begira konfirmatzen duen lehen partida da. Zuri-gorriek ez dute oraindik entrenatzailea nor izango den iragarri, iragan ostiralean Josu Urrutiak Marcelo Bielsak aulkian jarraituko ez duela adierazi ostean.

Aurreikuspen guztien arabera, Ernesto Valverde Valentziako entrenatzaile ohia izango da bilbotarrek hurrengo entrenatzailea. Valverdek 2003 eta 2005 artean entrenatu zuen Athletic.