Itxi

Athletic Club

Emakumezkoen taldea

Athleticek finala jokatuko du, Bartzelonaren aurka

Mikel Dominguez

Zurigorriek Levante kanpoartu dute finalerdietan, Nekane eta Erikaren golei esker, eta bere Kopako bigarren finala jokatuko dute, Ceutan.

0:00

Athleticek Levanteri irabazi dio (0-2), Nekane eta Erikaren golei esker, eta Kopako Txapelketaren finalera igarota. Bartzelonaren aurka jokatuko du, Ceutan. Athleticek jokatuko duen bigarren Kopako finala da.

Levantek ondo hasi zuen lehenengo minutuetan, baina ez zituen aukera askorik sortu. Geroago, nagusi izan zen Athletic, jokoan, neurketa kontrolpean izanda, eta abagunean sortzen. 34. minutuan, aurretik jarri du Nekanek bere taldea. Joaneko partidaren berdinketa kontuan izanda (0-0), finaletik gertu jarri zen Athletic.

Bigarren zatian, hobeto irten zen Levante, eta Athletic kokapena berreskuratu ezinik ibili zen. Behar zituen bi goletako bat sartzetik gertu egon ziren valentziarrak, baina Ainhoa oso ondo egon zen atean, eta hutsean mantendu zuen Levanteren markagailua. 74.ean, Erikak erabakita utzi zuen neurketa. Azken minutuetako nekea eta beroa ez ziren nahikoa izan, eta zurigorriek emaitza eutsi, eta Kopako finala Bartzelonaren aurka jokatzeko txartela eskuratu zuten.

FITXA TEKNIKOA

Levante: Paños; Muga, Prim, Guti, Alicia (Maria Perez, 46. min), Olga, Nerea (Alharilla, 46. min), Leti, Anabel, Alba eta Sheila.

Athletic Club: Ainhoa; Irene, Nekane, Orueta, I. Murua (J. Flaviano, 68. min), Iraia, Alazne (Eunate, 80. min), Ibarra, Leire (J.Arranz, 85. min), Erika (E. Merino, 87. min) eta V. Gimbert.

Golak: Nekane: 0-1, 34. min; Erika: 0-2, 74. min.