Athletic Club
Ostegunean
Sergio Sanchez Malagako atzelaria San Mamesen jokatzeko prest dago
Erredakzioa
Bi hilabete inguru eman ditu bajan, baina dagoeneko osatu da, eta Javi Gracia Malagako entrenatzaileak ostegunean zelairatzeko moduan izango du.
-
Javi Gracia, Malagako entrenatzailea. Argazkia: EFE
Sergio Sanchez Malaga taldeko atzelaria Athleticen aurkako partida jokatzeko prest dago. Zuri-gorriek Andaluziako taldea hartuko dute ostegun honetan, Kopako final-laurdenetako itzuliko neurketan (22:00).
Katalana azaroaren 29an lesionatu zen, Rosaledan Real Madrilen kontra jokatutako partidan, eta bi hilabete inguru eman ditu bajan. Orain sendatuta dago, eta Javi Gracia Malagako entrenatzaileak Bilboko hitzorduan zelairatzeko moduan izango du.