Itxi

Athletic Club

Valverderen adierazpenak

Partida 'tentsio handikoa, gogorra eta ikusteko polita' izango da

Erredakzioa

"Zaleak motibatuta daude, Malagaren aurka ikusi genuen, eta asteazkenean giro ona espero dugu, baina garrantzitsuena gu geu gara", esan du zuri-gorrien entrenatzaileak.

  • Ernesto Valverde. Argazkia: EFE

    Ernesto Valverde. Argazkia: EFE

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea Espanyolen aurkako Kopa partidari buruz mintzatu da. Zuri-gorriek talde katalana hartuko dute asteazkenean, finalerdietako joanekoan (22:00). Partida tentsio handikoa, gogorra eta ikusteko polita izango da, Txingurriren arabera.

"Ez dut uste neurketa alaia izango denik. Hutsuneekin eroso jokatu ohi dute Lucas, Sergio Garcia, Stuani edo Caicedo bezalako jokalariek, baina partida itxia izango delakoan nago. Kanporaketa bi norgehiagokakoa denean, zaila da erasora jokatzea. Bigarrenean errazagoa da zer egin erabakitzea", adierazi du.

Zaleei buruz honakoa esan du: "Motibatuta daude, Malagaren aurka ikusi genuen, eta asteazkenean giro ona espero dugu, baina garrantzitsuena gu geu gara", esan du. Taldeak amore ematen badu, zaleen babesa ezertarako balioko ez duela iritzi dio.

"Guztiek ezin izango dute jokatu, eta larunbatean garrantzi handiko partida dugu Granadan. Halere, ez dut erreserbak egiteko asmorik?, gaineratu du.

Balenziaga deialditik kanpo geratu da

Zerrenda osoa honakoa da: Iraizoz, Aurtenetxe, San Jose, Beñat, De Marcos, Ibai, Bustinza, Iago Herrerín, Susaeta, Iraola, X. Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Viguera, Aketxe, Unai Lopez eta Williams.