Itxi

Athletic Club

20 milioiko klausula

Iñigo Lekuek 2018ra arte berritu du kontratua Athleticekin

Erredakzioa

22 urteko hegaleko jokalari bilbotarrak 2018. urteko ekainaren 30era arte luzatu du talde zuri-gorriarekin lotzen duen kontratua. Hogei milioi euroko etete klausula izango du.

  • Iñigo Lekue. Argazkia: EFE

    Iñigo Lekue Athleticen entrenamendu baten. Argazkia: EFE

Athleticek eta Iñigo Lekue jokalariak bi aldeak lotzen dituen kontratua berritu dute. Ondorioz, jokalari bilbotarra 2018ko ekainaren 30era arte izango da zuri-gorria. Etete klausula 20 milioi eurokoa izango da.

Hegaleko jokalari bilbotarrak 22 urte ditu, eta 2015eko abuztuaren 14an egin zuen debuta lehen taldearekin, Bartzelonaren aurkako Superkopako joaneko partidan. Ordutik aurrera bost partida jokatu ditu Athleticekin; hiru Europa Ligan eta beste bi Ligan. Lehen Mailan geldialdia egon zen astean Bilbao Athleticekin jokatu zuen Mallorcaren aurka Adelante Ligako partida.

Danok Bat taldeko harrobitik joan zen Lezamara 2012. urtean, eta Baskonian hasi zen jokatzen. Bilbao Athleticen eman ditu azken bi denboraldiak, eta jokalari garrantzitsua izan da Zigandaren eskeman. Iragan denboraldian, Bigarren Mailara igotzea lortu zuen Bilbao Athleticekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic