Itxi

Athletic Club

17 milioigatik

Athletic, Yuri Berchicheren fitxaketa gauzatzetik gertu

Erredakzioa

Klub bizkaitarraren, PSGren eta jokalariaren arteko akordioa datorren ekainaren 30a baino lehen gauzatuko da 17 milioi euroren truke, klub frantziarrak UEFAren fair play finantzarioa bete behar baitu.

  • Yuri Berchiche. Argazkia: EFE

    Yuri Berchiche, PSGk aurkeztu zuen egunean. Argazkia: EFE

Athletic Yuri Berchicheren fitxaketa ixtetik gertu dago, eta, Frantziako prentsak publikatu duenez, ekainaren 30a (larunbata) baino lehen itxiko da operazioa Paris Saint Germain (PSG) taldeak UEFAk eskatzen duen 'fair play finantzarioa' bete ahal izateko.

ETBk aurreratu zuenez, Athleticek egunak daramatza jokalariaren fitxaketa negoziatzen. Honen harira, L'Équipe egunkariak asteazken honetan kaleratu du Yuri Berchicheren fitxaketa 20 milioi eurotik behera ordainduta itxiko dela.

PSGk orain arte egin dituen salmenten ondorioz, 17 milioi euro behar ditu UEFAren eskakizuna betetzeko, eta diru-kopuru hori ordainduta fitxatuko omen du Athleticek ezker hegaleko defentsa.

Orain arte, Paris Saint Germainek 24 milioi euro jaso ditu Javier Pastore Erromari salduta, eta beste 10 milioi hartu ditu Odsonne Edouard Celticen geratzeagatik. PSGk 51 milioi euro behar ditu UEFAren 'fair play finantzarioa' betetzeko eta Yuri Berchiche 17 milioi euroren truke salduta lortuko luke behar duen diru-kopuru hori. Datorren urterako, beste 100 milioi euro eskuratu beharko ditu Parisko klubak, Neymarren (222 milioi) eta Mbapperen (145 milioi+35 milioiko plusa) fitxaketen amortizazioak direla eta.