Itxi

Athletic Club

Igandean 19:00etan

Athletic-Sevilla: Zuri-gorriek ezin dute hutsik egin

Erredakzioa

Caparrosen taldeak Europako postuetan sartzeko aurkari zuzena izango dute aurrean. Iraizoz eta Iraola zalantza dira, gripeak jota daudelako.

Athleticek garaipena behar du bere zaleen aurrean, lau partida jarraian galdu eta gero. Zuri-gorriak oraindik Europako postuetan daude nahiz eta bolada txarra pasa, baina Gregorio Manzanoren Sevillak ere gogor borrokatuko du seigarren postua lortzeko. Utrerako entrenatzaileak aldaketak egingo ditu hasierako hamaikakoan eta badirudi Koikili, David Lopez eta Muniain hasieratik egongo direla andaluziarren aurka.

Caparrosek Carlos Gurpegi ere berreskuratuko du Sevillaren aurka jokatzeko, Andosillako erdilariak eskuin belauneko mina gainditu baitu. Hala ere, Iraizoz eta Iraola jokalari garrantzitsuak zalantza izango dira azken unera arte, bi jokalariak gripeak jota baitaude.

Talde andaluziarrean deialditik at gelditu dira Cigarini, Sergio Sanchez eta Didier Zokora, arazo ezberdinak direla eta.

Deialdiak:

Athletic: Iraizoz, Toquero, Koikili, Amorebieta, SanJose, David Lopez, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Raul, Susaeta,Iraola, Orbaiz, Gurpegi, Aitor Ocio, Javi Martinez, Muniain eta Ekiza.

SevillaFC: Palop,Fazio, Martin Caceres, Fernando Navarro, Romaric, Jesus Navas, Perotti,Luis Fabiano, Renato, Kanoute, Javi Varas, Escude, Alfaro, Diego Capel,Negredo, Dabo, Alexis, Medel eta Rakitic.