Athletic Club
Igandean, 19:00etan
Athletic-Vila-real: Txapeldunen Ligarekin amesteko azken aukera
Erredakzioa
De Marcosek Llorenteren ondoan joka dezake hasierako hamaikakoan eta David Lopez eskuineko hegalera itzuliko da. Talde horiak hiru puntuak behar ditu laugarren postuari eusteko.
Joaquin Caparrosek aldaketa batzuk egingo ditu hasierako hamaikakoan, eta badirudi Oscar De Marcos izango dela Llorenteren laguntzailea erasoan. Gainera, David Lopezek eta Pablo Orbaizek Susaetaren eta Gurpegiren lekuak har ditzekete hasieratik.
Garridoren mutilek, hiru puntuak behar dituzte taulako laugarren postuan jarraitzeko. Horretarako, talde horiak ez du Marcos Sennaren eta Angel Lopezen laguntza izango San Mamesen, lesionaturik baitaude. Gainera, zerrendatik at gelditu dira Nilmar, Cicinho, Joan Oriol eta Cristobal Marquez.