Itxi

Athletic Club

Igandean, 16:15ean

Athleticek Bernabeutik zerbait ateratzea du helburu

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak Real Madril izango du aurkari igandean, 16:15ean. Europarako postuetarako lehian bete-betean sartuta jarraitu nahi du Athleticek.

  • Athletic Club - Real Madrid. Foto: EFE

    Muniain marca un gol al Real Madrid en la primera vuelta. Foto: EFE

Athleticek Real Madril izango du aurkari igande honetan, 16:15ean, Santiago Bernabeun. Talde zuri-gorriak puntuak atera nahi ditu, Europarako postuetarako lehian bete-betean murgilduta jarraitzeko.

Talde bizkaitarreko entrenatzailea den Gaizka Garitanok ez ditu jokatzeko prest izango Dani Garcia, Ibai Gomez, Dani Garcia eta Ander Capa, min hartuta baitaude. Ondorioz, Iñigo Lekuek jokatuko du eskuin hegaleko defentsa postuan eta Susaeta izango du aurretik. Bestalde, San Josek osatuko du bikotea Beñatekin zelai erdian, Dani Garcia ordezkatuz. Aduriz jokatzeko prest dago, baina aulkian ekingo dio partidari, ez baita aldaketarik egongo erasoko lerroan iragan igandeko Rayo Vallecanoren aurkako neurketarekin alderatuta.

Real Madrilek ez du ezer jokoan, baina jokalari askorentzat azterketa bat gehiago izango da datorren denboraldian jarraituko duten ala ez jakiteko. Zinedine Zidande entrenatzaileak ez ditu jokatzeko prest izango, Odriozola, Sergio Ramos, Vinicius, Courtois eta Mariano. Gauzak honela, Keylor Navas egongo da atepean, Marcelok, Nachok, Varanek eta Carvajalek osatuko dute defentsako lerroa, Casemiro, Modric eta Kroos egongo dira zelai erdian, eta Iscok, Benzemak eta Balek jokatuko dute aurrealdean.

Ustezko hamikakoak:

Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Nacho, Marcelo; Casemiro, Kroos, Modric; Bale, Marco Asensio eta Benzema.

Athletic Club: Herrerin; Yeray, Nuñez, Iñigo Martinez, Yuri; Beñat, San Jose; Muniain, Raul Garcia, Cordoba; eta Williams.

Epailea: Melero Lopez.

Zelaia: Santiago Bernabeu.

Ordua: 16.15ean.