Itxi

Athletic Club

Daily Starrek adierazi duenez

Athleticek Roberto Martinez fitxatu nahi duela diote Ingalaterran

A.B.

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak Wiganeko entrenatzaile bizkaitarra eramateko asmoa duela dio Daily Star egunkariak.

Athleticen presidentea izateko hauteskundeak burutuko dira uztailaren 7an. Hau Caparrosek jarraituko ez duen zurrumurruarekin batera Athletic entrenatzeko hautagai asko ateratzen ari dira. Azkeneko atera den izena Roberto Martinezena da.

Ingalaterrako Daily Star egunkariak publikatu du Athleticek Roberto Martinez fitxatu nahi duela. Martinez Wiganeko entrenatzailea da. Kataluniarrak, Swansea (Ingalaterrako Bigarren Mailako taldea) entrenatu zuen 2007tik 2009ra artean. Lan bikaina egin omen zuen bertan eta zaleak oso pozik utzi zituen. Aurten Premier Leaguera igo da talde hau eta Martinezek egindako lanaren fruitua dela diote askok. 2009tik gaur arte Wigan Premier Leagueko taldea entrenatu du Roberto Martinezek eta mailari eutsi dio talde umil honekin.