Publizitatea
Itxi

2020/11/08

20:29

Athletic Club

9. jardunaldia

Athleticek galdu egin du garaipenik lortu gabe zegoen Valladolidekin (2-1)

Agentziaik | Erredakzioa

Williamsek 86. minutuan penaltiz egindako golak emozioa eman dio Valladolidek Orellanaren eta Andreren golekin denbora askoan kontrolpean izan duen neurketari.

0
Valladolid – Athletic partidako laburpena eta gol guztiak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Athleticek galdu egin du denboraldi honetako lehen garaipena lortu duen Valladoliden etxean. Sergio Fernandezen taldeak kontrolpean izan du partida, baina azken minutuan, Athleticen presioaren ondorioz, sufritu egin du.

20. minutua betetzean izan denean, Remirok baloiaren kontrola galdu du eta Marcos André bakar bakarrik geratu da bere aurrean. Atezain bilbotarrek falta egin behar izan dio gola ekiditeko. Epaileak penaltia adierazi du eta Orellanak aurretik jarri du Valladolid markagailuan.

Bilbotarrek ez dute etsi eta erasora jo dute, baina Valladolid serio aritu da defentsan. Gol aukera oso gutxi izan dira eta azkenean atsedenaldira 1 eta 0ekoarekin iritsi dira.

Sergi Gonzalezen taldeak aldea handitzeko asmoarekin zelairatu da bigarren zatian eta ahaleginak saria izan du. Oscar Planok jokaldia egin du ezkerreko aldetik eta Marcos Andrek baloia jaso eta lehoien atean sartu du, 2-0.

Garitanoren taldeak erasora jo du eta 85. minutuan epaileak penaltia adierazi du bizkaitarren alde Luis Perezek Yuriri area barruan falta egiteagatik. VAR laguntzaile teknikoak penaltia konfirmatu  eta Williamsek 2 eta 1ekoa jarri du markagailuan. Baina ez da gehiagorako denborarik izan; azkenean, 2-1, Athletic galtzaile.

Fitxa teknikoa:

2 - Valladolid: Masip; Hervías (Luis Pérez, 58. min), Joaquín, Bruno, Nacho; Orellana (Waldo, 68. min), Alcaraz, Fede San Emeterio, Óscar Plano (Raúl Carnero, 81. min); Marcos André (El Jamiq, 81. min), Guardiola.

1 - Athletic: Unai Simón; Capa, Yeray, Íñigo Martínez, Yuri Berchiche; Dani García (Vesga, 53. min), Unai López (Zarraga, 74. min); Muniain (Sancet, 74. min), Raúl García (Villalibre, 53. min), Morcillo (Berenguer, 53. min); Williams.

Golak: 1-0, 19. min: Orellana, penaltiz. 2-0, 48. min: Marcos André. 2-1, 85. min: Williams, penaltiz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena