Itxi

Athletic Club

21:00, San Mames

Athletic-Betis, garrantzi handiko hiru puntu jokoan

eitb.eus

Gaizka Garitanoren postua jokoan omen dago talde zuri-gorriak galtzen badu. Neurketa zuzenean jarraitu ahal izango da Euskadi Irratian.

  • Athleticek garaipena behar du

    Athleticek garaipena behar du

Gaueko 21:00etan indarrak neurtuko dituzte San Mameseko futbol-zelaian Athleticek eta Betisek. Hiru puntuak oso garrantzitsuak dira eta talde zuri-gorriak galtzen badu baliteke zuzendaritzak Gaizka Garitano bere kargutik kentzea.

Betisek San Mames berrian jokatutako zazpi partidak galdu egin ditu, gainera, zelai erdiko jokalari oso erabakigarriak, Sergio Canales eta Nabil Fekir, minduta daude eta ez dute gaurko partida jokatuko.

Athleticek azken hiru partidetatik bakarra irabazi du eta bi galdu, Osasunaren eta Valladoliden kontra; hamalaugarren postuan da Santander LaLigako sailkapenean ,jokoan izan diren 24 puntuetatik 9 soilik erdietsiz. Jaisteko postuak bi puntura bakarrik daude, baina irabaztea lortzen badute Europako postuetara hurbilduko litzateke taldea (bi puntura).

Hamaikakoari begira aldaketa gutxi espero dira, nahiz eta azken partidetan Dani Garcia eta Raul Garciaren maila jaitsi hasieratik hastea espero da. Jon Morcillo edo Alex Berenguer zelaiko ezker hegaleko postuan izan daiteke zalantza bakarra.

Ustezko hamaikakoak

Athletic: Unai Simon; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Dani Garcia, Unai Lopez; Williams, Muniain, Morcillo; eta Raul Garcia.

Betis: Claudio Bravo; Emerson, Victor Ruiz, Bartra, Alex Moreno; Guido Rodriguez, William Carvalho; Joaquin, Guardado edo Juanmi, Tello; eta Sanabria.

Epailea: Javier Alberola Rojas.

VAR epailea: Jose Maria Sanchez Martinez.

Futbol-zelaia: San Mames.

Ordua: 21.00.

DATUAK

Postuak: Athletic 14., 9 puntu; Betis 9., 12 puntu.

Gakoa: Bere erritmoa nagusitzea lortzen duen hamaikakoak asko izango du irabazita

Bitxikeria: San Mames berrian jokatutako zazpi partidak irabazi ditu talde zuri-gorriak