Itxi

Futbola

Ordutegiak

LaLigak Eguberrien aurreko hiru jardunaldien ordutegiak argitaratu ditu

eitb.eus

13, 14 eta 15. jardunaldietako ordutegien arabera, 15. jardunaldia aste barruan jokatuko da, abenduaren 22an eta 23an, asteartea eta asteazkena, hurrenez hurren.

  • LaLigako 13. jardunaldiko partiden ordutegiak

    LaLigako 13. jardunaldiko partiden ordutegiak. Irudia: @LaLiga

Laligak Eguberrien aurreko hiru jardunaldien ordutegiak aditzera eman ditu; hau da, 13, 14 eta 15. jardunaldietakoak. 15.a aste barruan jokatuko dute,abenduaren 22an eta 23an, asteartea eta asteazkena.

13. jardunaldiko partiden artean, Valladolid-Osasuna ostiralean, abenduak 11, jokatuko da, 21:00etan, eta Reala-Eibar derbia, igandean, abenduak 13, 14:00etan.

14.a, berriz, abenduaren 18a eta 20a artean jokatuko da. Jardunaldi horretan, Athletic-Huesca ostiralean jokatuko da, 21:00etan, eta Eibar-Real Madril igandean, 21:00etan.

15. jardunaldia aste barruan izango da, abenduaren 22an eta 23an, eta hor aipagarria da Reala-Atletico Madril partida asteartean jokatuko dela, 20:30ean, eta Alaves-Eibar derbia, berriz, asteazkenean, 22:00etan.

Honako hauek dira hiru jardunaldietako partida guztien ordutegiak: