Publizitatea
Itxi

2021/01/21

21:03

Athletic Club

Errege Kopa

Sufrituta lortu du Athleticek final-zortzirenetan sartzea (1-2)

L.E.A. | EITB MEDIA

Bilbotarrak Ibizari gailendu zaizkio Raul Garciaren eta Nuñezen golekin lehen zatiko 1 eta 0ekoa irauli ostean.

4:09
Ibiza - Athletic Club
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Unai Nuñezek luzapenean egindako golak Errege Kopako final-zortzirenetarako txartela eman dio Athletici, Ibiza-Eivissa 2.B mailako taldearen aurka Errege Kopako final-hamaseirenetan jokatutako partidan. Ibizako taldeak arazo ugari sortu dizkiete bizkaitarrei eta, gainera, aurretik izan dira markagailuan lehen zati ia osoan.

Javi Perezek aurretik jarri du etxeko taldea 12. Minutuan, baina atsedenaldiaren ostean, Marcelinok Raul Garcia eta Iker Muniain zelairatu ditu, eta lehoiek partida irauli dute. Zuri-gorrien lehen gola Raul Garciak egin du, buruz, 52. minutuan, Muniainek ateratako korner batean.

Hala ere, Ibiza sailkapenetik gertu izan da, Kike Lopezek 63. minutuan egindako golarekin, baina epaileak balio gabe utzi du jokoz kanpokoa adierazita.

Eta arauzko denbora berdinketarekin bukatu behar zuela ematen zuenean, Unai Nuñezek bilbotarren bigarre gola egun du, Athletic final-zortzirenetan sartuz.

Fitxa teknikoa

1 - Ibiza: Germán; Morillas, Goldar, Rubén, Davo; Manu Molina, Javi Pérez (Pardo, 86. min), Javi Lara, Sergio Castel; Sibo (Ekain, 78. min) eta Kike López (Grima, 78. min).

2 - Athletic: Ezkieta; Lekue, Unai Nuñez, Yerai, Balenziaga (Yuri, 70. min); Vesga, Vencedor (Dani García, 70. min), Berenguer, Morcillo (Raúl García, 46. min) ; Sancet (Muniain, 46. min) eta Villalibre (Iñaki Williams, 62. min).

Golak: 0-1, 12. min: Javi Pérez; 1-1, 51. min: Raúl García; 1-2, 91. min: Unai Nuñez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena