Itxi

Athletic Club

Final-zortzirenak

Athleticek Real Madril kanporatu zuen Alcoyanoren aurka jokatuko du gaur

EITB MEDIA

Neurketa Euskadi Irratian jarraitu ahal izango da gaueko 21:00etatik aurrera.

Marcelino Garcia Toral

El Collaoko futbol-zelaian Lehen Mailako beste talde batek jokatu du gaur. Aurreko Kopako kanporaketan Real Madril lehiaketatik bota egin zuten eta oraingoan gauza bera egin nahi du Alcoyanok Athleticekin.

Alcoyanoren eta talde zuri-gorriaren azken neurketa duela zazpi urte izan zen, Kopan ere. Collaon bana egin zuten eta San Mamesen 1-0 irabazi zuen Athleticek

Ustezko hamaikakoak

Alcoyano: Jose Juan; Jordan, Primi, Raul Gonzalez, Pablo Carbonell; Alberto Rubio, Jony Ñiguez, Juanan, Juli; Mourad eta Jona.

Athletic: Ezkieta; Capa, Nuñez, Yeray, Lekue; Berenguer, Vesga, Unai Lopez, Morcillo; Sancet eta Villalibre.

Epaileao: David Medié Jimenez

Futbol-zelaia: El Collao

Ordua: 21:00

Zuzenean, Euskadi Irratian