Athletic Club
8 urte Athleticen
Iraolak 350. partida jokatuko du Athleticekin, Granadaren kontra
Erredakzioa
Usurbileko jokalaria 1999ko udan heldu zen Antiguokotik eta 2003ko abuztuaren 30ean egin zuen debuta.
-
Andoni Iraola. Argazkia: EFE
Andoni Iraolak 350. partida jokatuko du Athleticekin igande honetan San Mamesen, Granadaren kontra. Usurbileko jokalaria 1999ko udan heldu zen Antiguokotik eta, lau urtez taldeko beheko kategorietan egon eta gero, 2003ko abuztuaren 30ean lehen taldearekin debutatu zuen, Ernesto Valverderen eskutik.
Harrezkero, jokalari zuri-gorriak Ligako 291 partida, Errege Kopako 33, Europako lehiaketetako 23 eta Espainiako Superkopako 2 jokatu ditu, 34 gol sartuta.
Athleticekin 350 partida jokatu dituen 23. jokalaria izango da Iraola igandean. Hori dela eta, denboraldi honetan eskura izango du Telmo Zarraren (352), Fran Yesteren (353), Genar Andrinuaren (356), Antón Arrietaren (358), Angel María Villarren (361) eta Andoni Goikoetxearen (369) partida kopurura heltzea.