Athletic Club
ERREGE KOPA
Athleticek finalean egoteko aurrerapausoa eman nahi du gaur Levanteren aurka
A. B. | EITB Media
Errege Kopako finalerdietako joaneko partida San Mamesen jokatuko da, 21:00etan. Raul Garcia, Muniain eta Villalibre dira berritasunak talde zuri-gorriaren deialdian.
-
Raul Garcia eta Campaña, Levante-Athletic partida baten. Argazkia: EFE
Athleticek eta Levantek Errege Kopako finalerdietako joaneko partida jokatuko dute gaur San Mamesen, 21:00etan. Finalera gerturatzeko emaitza ona lortzea dute helburu bi taldeek.
Raul Garcia, Muniain eta Villalibre dira berritasunak talde zuri-gorriaren deialdian. Muniainek eta Villalibrek ez zuten jokatu igandean Ligan Valentziaren aurka, arazo fisikoak zituztelako. Iker Muniainek, gainera, Betisen aurkako Errege Kopako final-laurdenetako partida ere galdu zuen. Raul Garcia ez zen Valentziaren kontra aritu, neurketa bateko zigorra bete behar zuelako. Peru Nolaskoain eta Iñigo Vicente dira Athleticek jokatzeko moduan ez dituen futbolari bakarrak.
Bestalde, Levante bolada onean iristen da norgehiagoka honetara. Moralesek arazo fisikoak izan ditu, baina jokatzeko prest dago, eta hasierako hamaikakoan egongo da. Campaña eta Vukcevic ez daude jokatzeko moduan.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic Club: Unai Simon; Capa, Yeray Alvarez, Iñigo Martinez, Yuri; De Marcos, Vencedor, Vesga, Muniain; Raul Garcia eta Wiliams.
Levante UD: Cardenas; Coke, Vezo, Postigo, Clerc; De Frutos, Malsa, Radoja, Bardhi; Morales eta Roger.
Epailea: Gil Manzano.
Zelaia: San Mames.
Ordua: 21:00.