Athletic Club
Kopako finalerdiak
Gil Manzano, Athletic-Levante partidaren epailea
EITB MEDIA
Neurketa ostegunean jokatuko da iluntzeko 21:00etan San Mameseko futbol-zelaian.
-
Gil Manzanok Raul García kaleratu zuen Real Madrilen kontra. Argazkia: EFE
Ostegun honetan Kopako finalerdietako joaneko partida jokatuko dute Athleticek eta Levantek San Mameseko futbol-zelaian.
Extremadura Batzordeko Jesus Gil Manzanok zuzenduko du partida eta Jose Luis Gonzalez Gonzalezek izango du Bideo-arbitrajearen (VAR) ardura.
Epaileen taldea Extremadurako Manuel Garcia Gomezek (laugarren epailea), Angel Nevado Rodriguezek (marrazaina) eta Murtziako Javier Martinez Nicolasek (marrazainak) osotzen dute.
Bideo-arbitrajearen laguntzailea Jose Alcoba Rodriguez izango da eta Felix Sanchez Marcos Federazioaren ordezkaria.