Publizitatea
Itxi

2021/02/21

23:04

Athletic Club

24. jardunaldia

Athleticek berdinketa baino ezin izan du lortu Vila-realen aurka (1-1)

A. A. | EITB MEDIA

Gerard Morenok aurretik jarri ditu bisitariak, baina Berenguerrek partida orekatzea lortu du atsedenaldira iritsi aurretik, eta markagailua ez da gehiago mugitu.

  • Iker Muniain eta Gerard Moreno baloi baten lehian.

    Iker Muniain eta Gerard Moreno baloi baten lehian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali
Athleticek eta Vila-realek bana (1-1) berdindu dute San Mamesen, Alex Berenguerren eta Gerard Morenoren golei esker, eta puntu horrek sailkapeneko erdialdetik gora ezin eginda utzi du talde zuri-gorria (hamargarren postuan dago). Castelloko taldeari, berriz, bosgarren tokia aldendu zaio, Reala bertan sendotu baita Alavesen aurka lortutako garaipenarekin (4-0).

Bisitariek 16. minutuan hartu dute aurrea markagailuan Gerard Moreno aurrelariaren bolada gozoa baliatuta. Katalanak area ertzetik egin du jaurtiketa Iñigo Martinezen aldaratzea jaso ostean. Aterako bidean zihoala, baloiak Yerayren belaunean jo du doi-doi, eta Unai Simonen eskuineko zutoinaren albotik sartu da.
Aitzitik, lehen zatiko 45. minutua betetzear zela, Berenguerrek behin betiko 1-1ekoa jarri du markagailuan. Yuri Berchichek ezkerretik egindako erdiraketa Sergio Asenjoren atearen bigarren zutoinera iritsi da Williamsek ukitu ostean, eta nafarrak baloia sare barrura bidali du ia atepeko lerro gainean.

Bigarren zatian, Marcelinoren mutilak hainbat aldiz gerturatu dira arriskuarekin aurkariaren area inguruetara, baina ezin izan dute beste golik egin. Abagune argiena Williamsek izan du, baina haren burukada ate erdira joan da, eta Asenjok urrundu egin du.

Fitxa teknikoa

1 - Athletic: Unai Simón; De Marcos, Yeray, Íñigo Martínez, Yuri; Berenguer (Capa, 78. min), Dani García, Unai López, Muniain; Raúl García (Villalibre, 83. min) eta Williams.

1 - Vila-real: Asenjo; Foyth, Albiol, Pau Torres, Pedraza (Jaume Costa, 85. min); Capoue (Chukwueze, 85. min), Parejo, Trigueros (Yéremi Pino, 62. min); Gerard Moreno, Moi Gómez (Estupiñán, 70. min) eta Paco Alcácer (Fer Niño, 62. min).

Golak: 0-1, 16. min: Gerard Moreno. 1-1, 44. min: Berenguer.

Epailea: Carlos del Cerro Grande. Txartel horiak: Dani García eta Unai López (Athletic); Capoue eta Foyth (Vila-real).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;