Publizitatea
Itxi

2021/07/01

11:30

Athletic Club

Ofiziala

Athleticek Alex Petxarroman fitxatu du, 2024 arte

L. E. A. | EITB MEDIA

Aurreko denboraldian, Petxarroman Realeko bigarren taldeko kapitaina izan da Xabi Alonsoren aginduetara eta 20 partida jokatu ditu, denak hasieratik.

0:00
Alex Petxarroman
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek Alex Petxarromanen fitxaketa konfirmatu du. Jokalariak Realarekin zuen kontratua amaitu berri du eta bilbotarrekin 2024ko ekainaren 30a arte sinatu du.

24 urteko jokalaria Antiguokon jokatzen hasi zen eta ondoren hamaika urte eman ditu talde txuri-urdinaren harrobiko taldeetan.

Aurreko denboraldian bigarren taldeko kapitaina izan da eta LaLiga SmartBankera igoera lortu du, Xabi Alonsoren aginduetara. 20 partida jokatu ditu guztira, eta beti hasieratik.

Athleticeko jokalari berria "eskuinetik zein pibote modura jokatu dezake", eta "datorren astean Marcelino Garcia Toralen aginduetara egingo da denboraldi-aurrea lehen taldearekin egiteko", azaldu dute Athleticeko arduradunek ohar batean.

"Lehen mailan jokatzeko aukera"

"Athletic bezalako talde handi batekin Lehen Mailan jokatzeko aukera da. Noraino iritsi naitekeen ikusteko gogoa daukat", esan du jokalari donostiarrak zuri-gorriek ateratako adierazpen batzuetan.

Gainera, Petxarromanek "astelehena noiz iristeko" zain dagoela esan du, egun horretan hasiko baitira osasun azterketak Athleticen, asteazkenean entrenatzen hasteko. "Taldekide berriak ezagutzeko eta talde berriarekin entrenatzeko" gogoa ere agertu du jokalari gazteak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;