Itxi

Athletic Club

vs Valentzia

Luzapenak garaipena kendu dio Athletici (1-1)

EITB MEDIA

Zuri-gorriek abantaila lortu dute Iñigo Martinezen burukadarekin, baina ezin izan dute huts eta batekoa mantendu partida amaierara arte. Berdinketarekin batera, Iñaki Williamsek jarraian jokatutako partiden marka berdindu du (202).

0
Valentzia vs Athletic: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Athleticek ezin izan du garaipena lortu eta puntu bakarra eskuratu du Valentziaren aurka (1-1). Iñigo Martinez izan da zuri-gorrien golegilea, burukada ikaragarri batekin. Berdinketarekin batera, Iñaki Williamsek jarraian jokatutako partiden marka historikoa berdindu du (202).

Talde zuri-gorriak indartsu hasi du lehen zatia. Hasi bezain laster Valentzia presionatzeari ekin dio Marcelinoren taldeak; hala ere, Mestallako taldeak partidaren kontrola izan du lehen 20 minutuetan, hainbat gol aukera sortuz.

Kontraerasoan, Athleticek Valentziako defentsaren hutsuneak agerian utzi ditu. Hala, Iñaki Williamsen burukada batek partidako lehen gola lortuko zuen 19. minutuan. Dena dela, epaileak gola baliogabetu du eta, hortik aurrera, kontraerasoak izan dira nagusi Athleticen jokoan. Denbora aurrera joan ahala, partida parekatuz joango zen, baina golik ez lehen zatian.

Bigarren zatian, Mikel Balenziaga lesionatu da eta Marcelinok gipuzkoarra aldatzera behartu du ezbeharrak.

Jokoan berdintasuna, baina markagailuan Athletic aurreratu da 69. minutuan. Iñigo Martinezen burukada ikaragarriak partidako lehen gola eman dio talde zuri-gorriari, kornerreko jokaldi batean.

Partida amaieran, Maxi Gomezek bigarren txartel horia ikusi eta epaileak aurrelaria kaleratu du. Halere, valentziarren amaierako saiakerek berdinketa eman diete luzapenean, Marcos Andreren golarekin. Horrenbestez, Athleticek ezin izan du garaipena lortu eta puntu bakarra eskuratu du Valentziaren aurka.

Berdinketarekin batera, Iñaki Williams Athleticeko jokalariak Valentziaren aurka jokatu du larunbat honetan, eta, hala, LaLigako 202 partida kateatu ditu bata bestearen atzetik. Ondorioz, Juan Antonio Larrañaga Realeko jokalari historikoak 1992tik zeukan marka berdindu du.

Fitxa teknikoa

1 - Valentzia: Cillessen, Foulquier, Gabriel Paulista, Alderete, Lato (Jesus Vazquez, 70. min), Musah (Jason, 84. min), Hugo Guillamon, Wass (Manu Vallejo, 84. min), Hugo Duro, (Marcos Andre, 70. min.), Maxi Gomez eta Guedes.

1 - Athletic: Unai Simon, Lekue, Vivian, Iñigo Martinez, Balenziaga (De Marcos, 53. min), Berenguer, Dani Garcia, Vencedor (Vesga, 80. min) Muniain (Niko Williams, 56. min), Raul Garcia (Nico Serrano, 80. min) eta Iñaki Williams.

Golak: 0-1, 69. min: Iñigo Martinez. 1-1, 94. min: Marcos Andre.

Epailea: Hernandez Hernandez. Txartel horiak: Hugo Guillamon eta Manu Vallejo (Valentzia). Dani Garcia eta Berenguer (Athletic). Gainera, epaileak Maxi Gomez kaleratu du, 82. minutuan.