Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Jokatutako azken 15 kanporaketak eta 8 finalerdiak gainditu egin ditu Athleticek

EITB Media

Zuri-gorriek 2004-2005 denboraldian galdu zuten azken finalerdi bat, Kopan, Betisen kontra.

  • Athletic - Valentzia partidako irudia. Argazkia: EFE

    Athletic - Valentzia partidako irudia. Argazkia: EFE

Athletic Clubek Errege Kopako finalerdietako bueltako partida jokatuko du asteazkenean Valentzian.  

Joaneko neurketan San Mamesen bana egin zuten, beraz kanporaketa Mestallako futbol-zelaian erabakiko da.

Talde zuri-gorriak oso zenbaki ikusgarriak ditu; Kopako azken 13 kanporaketak eta Superkopako 2 gainditu ditu, gainera jokatu dituen azken 8 finalerdiak ez ditu galdu.

Bizkaitarrak 2019-2020ko Kopako finalera heldu ziren Intercity, Sestao River, Elx, Tenerife, Bartzelona eta Granada kanporatuz eta 2020-2021ean Ibiza, Alcoyano, Betis eta Levante gainditu zituen.

Aurten, Atletico Mancha Real, Bartzelona eta Real Madril taldeen kontrako kanporaketak gainditu dituzte. Horrez gain, 2021eko eta 2022ko Superkopako finalerdietan ere garaile atera zen taldea.

Zuri-gorriek 2004-2005 denboraldian galdu zuten azken finalerdi bat, Kopan, Betisen kontra.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena