Itxi

Primera RFEF

Joanekoa

Eibarrek aurrea hartu nahi du Ipuruan

Erredakzioa

Jarraitu armaginen eta Hospitaleten arteko norgehiagoka, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en, 20:00etatik aurrera.

  • Eibar. Argazkia: EiTB

    Eibar. Argazkia: EiTB

Gaizka Garitanoren mutilek Bigarren Mailara igotzeko akzenengo kanporaketako joaneko neurketako jokatuko dute Ipuruan, Hospitaleten kontra. Eibarrek kanporaketa zaleen aurrean ia erabakita uzteko abagunea du, Hospitaletera emaitza onarekin joateko.

Oviedo kanporatu ondoren talde armaginak morala oso altu du. Hala ere, Gipuzkoako taldeak partida erabakigarria Katalunian jokatu beharko du. Horregatik, gakoa Ipuruan egon daiteke. Eibarrek emaitza ona lortzen badu, Hospitaleten markagailua defendatu egin beharko du soilik.

Norgehiagoka, zuzenean ETB-1en eta eitb.com-en, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.