Itxi

Eibar

19:00etan

Emozio handiko derbi gipuzkoarra, igande honetan, Ipuruan

Erredakzioa

Eibarrek Lehen Mailan jokatuko du estreinakoz, eta aurrean Jagoba Arrasateren taldea izango du.

  • Eibar, artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Eibar, artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Eibarrek Lehen Mailako partida jokatuko du igande honetan, estreinakoz. Armaginek Realarekin neurtuko dituzte indarrak, emozio handiko derbian (Ipuruan, 19:00etatik aurrera).

Elkarren aurka jokatutako partida ofizialetan (Bigarren Mailan 2007-2008 eta 2008-2009 denboraldietan eta Kopan, 1986-1987.ean), Eibarrek ez daki zer den Reala mendean hartzea. Gorka Kijera da Gaizka Garitano entrenatzaileak duen baja bakarra.

Realak, bestalde, konfiantzarekin egingo dio aurre Eibarren kontrako neurketari. Denboraldiaurrean jokatutako norgehiagokan, Reala nagusitu zen, Imanol Agirretxeren golari esker.

Hurrengo zortzi egunetan hiru partida jokatu beharko ditu Jagoba Arrasateren taldeak, beraz aldaketa ugari egin beharko ditu teknikariak.

Ustezko hamaikakoa:

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Albentosa, Raul Navas, Abraham; Errasti, Dani Garcia; Capa, Javi Lara, Dani Nieto; eta Arruabarrena.

Reala: Zubikarai; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Elustondo, De la Bella; Bergara, Ruben Pardo, Xabi Prieto, Zurutuza; Agirretxe eta Chory Castro.

Futbol-zelaia: Ipurua.

Eguna: Igandea, 19:00etan.

Epailea: Alvarez Izquierdo.