Itxi

Eibar

2014/2015 DENBORALDIA

BBVA Ligako hirugarren defentsarik onena dauka Eibarrek

ERREDAKZIOA

Ligan gol gutxien jaso dutenen artean, Bartzelonak eta Valentziak soilik gainditzen dute Eibar taldea. Lehenengo mailan debutatzen ari den honetan, Athlético Madril berdindu du Ligan jasotako goletan.

  • Raul Albentosaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Orain arte jokatutako 6 jardunaldietan, Eibarrek 4 gol soilik jaso ditu BBVA Ligan.

Talde gipuzkoarra Lehen Mailan debutatzen ari da aurton, eta ondo egiten ere. Bartzelona liderrak (16 punturekin) indartsu dirauena, eta Valentziak (14 punturekin) soilik gainditzen baitute taldea gol gutxien jasotakoen artean. Beraz, Ligako hirugarren defentsarik onena dauka Eibarrek, Athlético de Madrid (14 punturekin) sailkapenean hirugarrena, parean duela.

Gauzak horrela, Xabi Iruretagoiena atezaina (partidako 0,67ko golen baztezbestekoarekin) Zamora Trofeoko maila goreneko sailkapenean hirugarren dago. Aurretik, Bravo (Bartzelona) eta Diego Alves (Valentzia) ditu, eta parean, Moyá (Athlético de Madrid).

Aurreko larunbatean San Mamesen, Eibarrek Athleticen kontra jokatu zuen partidan, markagailua bere horretan mantendu zuten gipuzkoarrek (0-0). Zurigorriek golik ez sartzea lortu zuen Gaizka Garitanoren taldeak, kontuan izanda Athleticek ia beti markatu izan duela 2013an estadio berria estreinatu zuenetik.