Itxi

Eibar

Gaur, Deportivo

Eibarrek ez du Ipuruan kale egin nahi

Erredakzioa

Didac Vila baja izango da Depotivoren aurkako partidarako, ezkerreko hankan mina du eta.

1:12

Eibarrek Deportivo hartuko du gaur Ipuruan (20:45ean), BBVA Ligako 3. jardunaldiko azken partidan. Armaginek denboraldiko bigarren garaipena lortzea izango dute helburu, eta galiziarrek, ordea, aurrenekoa.

Gaizka Garitanoren taldeak Reala hartu zuen mendean lehen jardunaldian (1-0), eta Vicente Calderonen Atletico Madril gainditzetik gertu izan zen (2-1). Armaginek gotorleku bihurtu nahi dute Ipurua.

Asteleheneko hitzordurako, baja izango da Didac Vila, ezkerreko hankan mina du eta. Gainontzeko jokalariak partida jokatzeko prest daude.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Albentosa, Raul Navas, Abraham; Errasti, Dani Garcia; Capa, Arruabarrena, Javi Lara; eta Angel.

Deportivo: Lux; Laure, Lopo, Sidnei, Canella; Alex Bergantiños; Cuenca, Medunjanin, Jose Rodriguez, Cavaleiro; eta Helder Postiga.

Epailea: Mario Melero Lopez

Futbol-zelaia: Ipurua

Ordua: 20:45