Eibar
Igandean, 18:30ean
Eibar-Athletic, denboraldiko lehen euskal derbia, Ipuruan
Agentziak | Erredakzioa
Armaginek ezin hobeto hasi dute denboraldia, Granadari lehen jardunaldian irabazita. Athleticek partida gehiago jokatu ditu eta horrek bere alde egitea espero du.
-
Eneko Bovedak Athleticen kamiset jantziko du Ipuruan. Efe.
Eibarrek eta Athleticek denboraldiko lehen euskal derbia jokatuko dute Ipuruan, igandean, 18:30ean hasita.
Athleticek Ipuruan Ligan jokatzen duen bigarren aldia izango da. Aurrekoan, martxoaren 1ean, 1 eta 0 gailendu ziren Gurpegik egindako golari esker.
Bilbotarrek jokatutako azken bi partidetan, Bartzelonaren eta Zilinaren aurka, Valverdek 18 jokalari bakarrik erabili ahal izan ditu, eta, antza denez, Eibarren jokatzeko ere 18 izango ditu.
Eibarri dagokionez, armaginak Lehen Mailako lider jarri ziren lehen jardunaldian Granadari irabazi ostean, eta bikain hasi dute Liga.
Jose Luis Mendilibar entrenatzaile eta Athleticeko teknikari ohiak Jaime atezainaren eta Lillo defentsaren bajak ditu bakarrik.
Ustezko hamaikakoa:
Eibar: Xabi Iruretagoiena; Capa, Dos Santos, Ramis, Antonio Luna; Escalante, Dani García; Keko, Adrián o Arruabarrena, Saúl Berjón; eta Sergi Enrich.
Athletic: Iraizoz; De Marcos, Elustondo, Laporte, Lekue; Rico, Beñat; Susaeta, Aketxe, Ibai; eta Aduriz.
Epailea: David Fernández Borbalán (Andaluziarra).
Estadioa: Ipurua.
Ordua: 18.30ean.