Itxi

Eibar

3-1

Eibarrek Austriako lehenengo neurketa irabazi dio Lekhwiyari

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek Qatarko taldeari irabazi diote, Unai Elgezabal, Pere Milla eta Beberen golei esker. Denboraldi-aurreko bigarren garaipena dute.

  • Eibar 3 - Lekhwiya 1.

    Eibar 3 - Lekhwiya 1.

Lekhwiyari irabazi dio Eibarrek (3-1), Kaiserwinkl Arena zelaian, Kossenen (Austria). Qatarko taldea izan da Europako 'stage'-ko lehenengo aurkaria. Arabiar talde bat aurkari duten lehenengo aldia izan da, baita Austrian jokatzen duten aurreneko neurketa ere.

Asteazkenean hasitako egonaldiak abuztuaren 7 iraungo du. Ondo hasi dute, denboraldi-aurreko lehenengo garaipena eskuratu dute eta. Unai Elgezabalek, Pere Millak eta Bebek egin dituzte golak.

Eibar nagusi izan da Dohako taldearen aurka. Jose Luis Mendilibarrek ez ditu 22 jokalariak erabili, bi hamaikakotan orain arte bezala. Aldaketa gutxi egin du taldean. Kossenen jokatu ez dutenek hurrengo norgehiagokan aritzeko aukera izango dute.

Aurkariaren gol bakarra Namek egin du, bigarren zatian.

Eibarren hamaikakoa: Yoel; Jordi Calavera, Unai Elgezabal, Ramis (Cristian Moreno, 61. min), David Juncà; Rivera, Dani Garcia; Asier Etxaburu (Sergi Enrich, 72. min), Pere Milla, Bebe; eta Ruben Peña.