Eibar
18:30ean
Ipuruak agur esango die Dani Garcia eta Ander Capari, Las Palmasen aurka
Erredakzioa
Eibarrek denboraldi azken partida jokatuko du bere zelaian, larunbatean, 18:30ean.
-
Argazkia: EFE
Eibarrek emozioz beteriko lehia izango du larunbat honetan Las Palmasen kontra, Dani Garciak eta Ander Capak, hau da, Bigarren B Mailan egon zeneko taldetik jarraitzen duten bi jokalari bakarrek, azken aldiz jantziko baitute talde armaginaren elastikoa.
Takashi Inuirentzat ere azken norgehiagoka izango da; alabaina, beteranoenen agurrak erabat itzaltzen du datorren denboraldian ia ziur Betisen jokatuko duen japoniarrarena.
Mendilibar entrenatzaileak jokalari ugari ditu jokatu ezinda. Pedro Leon, Enrich eta Arbillak lesionatuta jarraitzen dute; Alejok eta Kike Garciak, berriz, partida bateko zigorra bete beharko dute txartelak pilatzeagatik.
Eguna luze joango da Eibarren, penintsulatik eta Europatik zehar heldutako zenbait lagunartek hainbat ekitaldi antolatu baitituzte handi eta txikientzat, partida hasi arte.
Jairako aldarte gutxirekin iritsiko da Las Palmas, duela hiru astetik jakin baitaki datorren denboraldian Bigarren Mailan arituko dela. Hala ere, bere emaitzen bolada kaskarrari amaiera ematen saiatuko da, 14 partida baitaramatza garaipenik lortu gabe.
Balizko hamaikakoak:
Eibar: Dmitrovic; Capa, Ramis, Paulo, Cote; Dani García, Escalante, Orellana, Jordán, Inui; eta Charles.
Las Palmas: Chichizola; Aguirregaray, Gálvez, Ximo Navarro, Dani Castellano; Javi Castellano; Halilovic, Aquilani, Vicente Gómez, Nacho Gil; eta Calleri.
Epailea: Mateu Lahoz
Ordua: 18:30
Zelaia: Ipurua