Itxi

Eibar

Kontratu luzatzea

Ramisek urtebetez berritu du Eibarrekin

EITB.EUS

Horrenbestez, lau denboraldi emango ditu talde armaginean Mendilibarren aginduetara.

  • Ivan Ramis kontratu berria sinatzen. Argazkia: @SDEibar

    Ivan Ramis kontratu berria sinatzen. Argazkia: @SDEibar

Ivan Ramisek urtebetez luzatu du Eibarrekin zuen kontratua, eta, horrenbestez, datorren denboraldian ere talde armaginean jarraituko du. Ekainaren 30ean bukatzekoa zen orain arte zeukana, eta behin kontratua berrituta, lau denboraldi emango ditu talde armaginean Mendilibarren aginduetara.

Sa Poblako (Mallorca) atzelariak 16 partida jokatu ditu aurten. Guztira 1.303 minutuz aritu da berdegunean eta hiru gol lortu ditu.

Taldean eman dituen orain arteko hiru denboraldietan 63 norgehiagoka lehiatu ditu, 4.970 minututan zehar. Sei gol erdietsi ditu, 18 txartel erakutsi dizkiote eta gorri bat.