Itxi

Eibar

Lesioa

Oliveirak zuntz haustura dauka

eitb.eus

Oso zaila dauka bi aste barru Ipuruan jokatuko den Athleticen aurkako derbirako prest egotea.

  • Paulo Oliveira. Argazkia: EiTB

    Paulo Oliveira. Argazkia: EiTB

Paulo Oliveira Eibarreko atzelari portugaldarrak zuntz haustura dauka eskuin izterrean. Defentsa armaginak asteartean hartu zuen mina entrenamenduan zehar, eta ezin izan zuen lan-saioa amaitu. Eibarrek asteazkenean eman du horren berri.

Horrenbestez, oso zaila dirudi bi aste barru Ipuruan jokatuko den Athleticen aurkako derbirako prest egotea.