Itxi

Eibar

Derbia

Eibarrek eta Athleticek sailkapenean gora egin nahi dute

Agentziak | Erredakzioa

Capa eta Dani Garcia Ipurura itzuliko dira. 3 puntu daude bi taldeena rtean, baina zurigorriek, jaitsieratik oso hurbil, norgehiagoka bat gutxiago dute.

  • Eibar-Athletic, igandean 16:15ean / EFE.

    Eibar-Athletic, igandean 16:15ean / EFE.

Eibarrek Athletic hartuko du, igandean 16:15ean, sailkapenean are gehiago urruntzeko asmoarekin. Armaginak 12. postuan daude, eta zurigorriak, bost azpitik. Puntuetan berdinduta daude Leganesekin, jaitsiera postuetako lehenengoa, baina partida bat gutxiago daukate.

Gipuzkoako taldea energiaz bete zen Gironari irabazi zionean. Pixkanaka, bere bertsiorik onena aurkitzen ari da zelaigunean.

Jose Luis Mendilibarrek ezin izango du Jordi Calavera zelairatu, lesionatuta dagoelako. Orkatila arin bihurrituta dauka. Hala ere, nahi duen hamaikakoa osatzeko nahikoa jokalari izango ditu.

Capa eta Dani Garcia armagin ohiak Ipurura itzuliko dira, baina Athleticeko elastikoarekin. Derbiaren beste pizgarrietako bat izango da hori.

Portugaleteko jokalariaren ordezkoa Ruben Peña izaten ari da da, baina zelai erdian oraindik Diop, Sergio Alvarez eta Gonzalo Escalanterekin ari da probatzen Mendilibar.

Athleticek, bestalde, sailkapena hobetu nahi du. Azken sei jardunaldian ez dute partidarik irabazi; Ipuruan, aldiz, lautik hiru.

Bizkaiko taldeak atzeko akatsak zuzentzean eta erasoan hobetzea jarri ditu indarrak Liga geldituta egon den bitartean. Azken porrotak, Realaren aurkako derbian, minduta utzi zuen Bilboko taldea.

Eduardo Berizzok ezin izango du Beñat Etxebarriarekin jokatu. Ospitalean egon da, infekzio baten ondorioz, eta senda-agiria eman berri diote. Unai Lopez izan liteke ordezkoa zelai erdian Dani Garciarekin batera jokatzeko.

Aritz Aduriz osatuta dago, eta ez ditu denboraldi hasieran izandako arazo fisikoak. Hamaikakora itzul liteke. Unai Nuñez, Ander Iturraspe, Mikel Rico, Iñigo Cordoba eta Cristian Ganea deialditik kanpo geratu dira.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Eibar: Dmitrovic; Rubén Peña, Arbilla, Bigas, Cote; Diop, Sergio Alvarez; Orellana, Enrich; Hervias; Charles.

Athletic: Unai Simon, De Marcos, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Dani Garcia, Unai Lopez, Muniain; Susaeta, Williams eta Aduriz.