Itxi

Eibar

Txartel gorria ikusi zuen

Bi partidako zigorra Mendilibarrentzat

eitb.eus

Kanporatze hori entrenatzaile bizkaitarrak izan duen bosgarrena izan da azken lau urteetan, guztiak Lehen Mailan.

  • Jose Luis Mendilibar

    Jose Luis Mendilibar

Jose Luis Mendilibar Eibar taldeko entrenatzaileari bi partidako zigorra ezarri dio Espainiako Futbol Federazioaren (FEF) Lehiaketa Batzordeak ostegun honetan.

Eduardo Prieto Iglesias epaileak txartel gorri zuzena erakutsi zion Mendilibarri asteazken honetan, Ipuruan Athleticen aurka jokatutako euskal derbian (2-2).

Diziplina Kodearen 120. artikulua aplikatuz zigortu dute Zaldibarko entrenatzailea. Epaileak honako hau islatu zuen aktan neurketatik kanporatzeko arrazoi gisa: "Eremu teknikotik irtetea, nire erabakietako baten aurka protesta egiteko, eta, aldi berean, honako hau adierazi zuen:"Zer kaka da hau!".

Ondorioz, Mendilibar ezin izango da aulkian eseri Getaferen aurka, Alfonso Perez Coliseumean, ezta Valentziaren aurka ere, Ipuruan.

Bosgarren kanporatzea

Kanporatze hori entrenatzaile bizkaitarrak izan duen bosgarrena izan da azken lau urteetan, guztiak Lehen Mailan.

Mendilibar 2016ko irailean kanporatu zuten Sevillaren aurkako partida batean, eta orduko hartan ere bi norgehiagoka egon behar izan zuen bere taldea aulkitik zuzendu gabe. Horrez gain, 2017ko otsailean ere txartel gorria ikusi zuen, Realaren kontra Anoetan jokatutako partidan.

2018ko otsailean ere harmailetarako bidea ikusi zuen berriro Bartzelonaren aurka, Ipuruan, eta Orellana txiletarrak ere gorria ikusi zuen. Azkenik, urte horretako abenduan ere berriro zigortu egin zuten Betisen aurkako lehian.