Itxi

Eibar

21:00, Benito Villamarin

Eibarrek Betisen kontra jokatuko du gaur

eitb.eus

Bi taldeek puntuak behar dituzte sailkapeneko beheko postuetatik ihes egiteko. Partida Euskadi Irratian jarraitu ahal izango da.

  • Eibar-Betis partidaren irudia

    Eibar-Betis partidaren irudia

Santander Ligako hamaikagarren jardunaldiko azken partida jokatuko da gaur Sevillan.

Betis-Eibar taldeek Benito Villamarinen jokatuko dute gaueko 21:00etan irabazteko jomugarekin sailkapeneko zona epelean lo egiteko.

Jose Luis Mendilibarrek Kike Gonzalezen baja du (zigortuta dago) eta bere ordezkoa bilatzea da bere lehen buruhaustea. Quique Gonzalezek lesioa du eta jokatzeko ez dago prest, beraz, aukerak murriztu egiten dira; alde batetik Yoshinori Muto japoniarra dago, azken partidan Getaferen aurka oso maila eman eta gero hamaikakoan egon daiteke, eta bestetik, Sergi Enrich, nahiz eta orain arte minutu asko jokatu ez.

Ustezko hamaikakoak

Betis: Joel Robles; Emerson, Bartra, Sidnei, Álex Moreno; Guardado, Guido Rodríguez; Joaquín, Fekir, Tello; eta Sanabria.

Eibar: Dimitrovic; Arbilla, Bigas, Burgos, Pozo, Kevin Rodrigues; Expósito, Bryan Gil, Diop; Muto eta Enrich.

Epailea: Martínez Munuera (Comité Valenciano).

Futbol-zelaia: Benito Villamarín.

Ordua: 21.00.