Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Final-zortzirenak

Mundiala: Alemaniak, partida borobila Ingalaterraren aurka (4-1)

Erredakzioa

Klose, Podolski eta Mullerren (2) golekin, final-laurdenetarako txartela lortu dute Joachim Lowen mutilek partida eskasa jokatu duen Ingalaterra mendean hartuta.

Alemaniako selekzioa Munduko Futbol Txapelketako final-laurdenetarako sailkatu da Ingalaterra erraz gaindituta (4-1). Joachim Loewen taldeak Argentina izango dute aurkari hurrengo kanporaketan.

Alemaniarrak izan dira nagusi neurketa eskasa jokatu duen Ingalaterraren aurka. 2-0 aurreratu da Alemania eta Capelloren taldeak aldea murriztea lortu du. Baina bigarren zatian partida erabakita utzi dute Mullerren bi golekin.

Fitxa teknikoa:

4 - Alemania; Manuel Neuer; Philipp Lahm, Arne Friedrich, Per Mertesacker, Jerome Boateng; Sami Khedira, Bastian Schweinsteiger, Thomas Müller (Piotr Trochowski, 72''); Mesut Ozil (Stefan Kiessling, 83''; Lukas Podolski, Miroslav Klose (Mario Gomez, 72'').

1 - Ingalaterra: David James; Glenn Johnson, Matt Upson, John Terry, Ashley Cole; James Milner (Joe Cole, 63''), Steven Gerrard, Frank Lampard, Gareth Barry; Wayne Rooney eta Jermain Defoe (Emile Heskey, 72'').

Golak:

1-0, 20'': Klose.
2-0, 32'': Podolski.
2-1, 37'': Upson.
3-1, 67'': Müller.
4-1, 70'': Müller.