Munduko futbol txapelketapelketa
3./4.
Hegoafrika 2010: Alemania, hirugarren partida polit baten ostean (2-3)
Erredakzioa
Alemaniarrek Munduko Txapelketako podiuma zapalduko dute Uruguai garaitu ondoren. Partida ederra jokatu dute bi taldeek finalaren aurreko deman.
Alemaniako selekzioak 3-2 garaitu du Uruguai Hegoafrikako Munduko Txapelketako hirugarren posturako lehian.
Thomas Mullerrek jarri du aurrenekoz aurretik Alemania 19. minutuan, eta Edinson Cavanik partida berdindu du bederatzi minutu geroago uurguaitarren kontraeraso bat ezin hobeto amaituz.
Bigarren zatiaren seigarren minutuan Diego Forlanek amerikarren bigarrena egin du, baina Marcell Jensen partida berriz ere berdindu du bost minutu geroago.
Sami Khedirak lortu du garaipen alemaniarraren gola amaierarako zortzi minutu falta zirenean, area bornean sortutako korapiloa askatuz.
Forlanek berdintzeko aukera izan du luzapenean, baina bere falta-jaurtiketak langa jo du.
Finalaren aurreko partidan ikuskizun bikaina eskaini dute Uruguaik eta Alemaniak.
Golak:
0-1
Müller Min 19
1-1
Cavani Min 28
2-1
Forlán Min 51
2-2
Jansen Min 56
2-3
Khedira Min 82
Hamaikakoak:
Uruguai: Fernando Muslera, Martín Cáceres, Diego Lugano, Diego Godín, Jorge Fucile, Edinson Cavani, Diego Pérez, Egidio Arévalo Ríos, Maximiliano Pereira, Diego Forlán eta Luis Suárez.
Alemania: Butt, Aogo, Freidrich, Mertesacker, Boateng o Jensen, Khedira, Schweinsteiger, Mueller, Ozil, Jansen eta Cacau.
Epailea: Marcelo Archundia (Mexiko)
Futbol-zelaia: Nelson Mandela Bay (Port Elizabeth)
Ordua: 20:30.