Itxi

Osasuna

Igandean, 12:00etan

Osasunak bolada txarrari agur esan nahi dio Valladolidi irabazita

Erredakzioa

Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak deialditik at utzi ditu Ricardo, Nano, Raoul Loe, Annan, Timor, Torres eta Manuel jokalariak.

0:28
Jose Luis Mendilibar

Osasunak igandean (12:00etan) jokatuko du Valladoliden aurka Jose Zorrilla zelaian. Gorritxoek azken hiru partidak galdu dituzte, eta garaipena lortu nahi dute jaitsiera postuetatik gehiago aldentzeko.

Francisco 'Gato' Silvak ezin izan zuen azken partida jokatu zigortuta egon zelako, baina Valladoliden jokatzeko prest egongo da. Ruben Gonzalez eta Kike Sola ere deialdian sartu dira, lesioak gaindituta.

Hau izan daiteke Osasunaren hamaikakoa: Andres Fernandez, Marc Bertran, Arribas, Flaño, Damia, Lolo, Silva, Oier, Armenteros, De las Cuevas eta Kike Sola. Aulkian, Riesgo, Ruben, Puñal, Masoud, Cejudo, Nino eta Llorente egongo dira.

Nano, Raoul Loe, Annan, Timor, Torres eta Manuel jokalariak deialditik at geratu dira.