Itxi

Osasuna

Adelante Liga

Osasuna eta Numantzia hutsean geratu dira

Erredakzioa

Gorritxoek ez dute oraindik Iruñetik urrun garaipenarik eskuratu. Berdinketa lortu dute Numantziaren aurkako partidan (0-0). Ez dute asmatu atearen aurrean, intensitatez betetako neurketan.

Osasunak ez du oraindik etxetik kanpoko lehenengo garaipena eskuratu. Numantziaren aurkako norgehiagokan, hutsean geratu dira bi taldeak, intentsitatez betetako partida taktiko batean. Etxekoek meritu gehiago egin arren, ezin izan dute golik sartu.

Bi taldeak intentsitatearekin atera dira zelaigunera. Jan Urbanen taldeak presioa eta lana egin du lehenengo zatian, baina huts egin du atearen aurrean. Bi taldeen taktikek gol aukerak sahiestu dituzte.

Numantziak abagunea izan du 17. minutuan, area barrutik, eta Ninok 28.ean eman du erantzuna. Bigarren zatian, Numantzia nagusi izan da, eta Osasuna berdinketarekin konformatu da, baina Kodrok aurretik jarri ahal izan du bere taldea 59.ean. Regalonek ate barrutik atera du baloia.

FITXA TEKNIKOA

Numantzia: Munir; Isidoro, Regalon, Juanma, Ripa; Antonio Tomas (Del Pino, 85. min), Iñigo Perez; Natalio (Palanca, 70. min), Julio Alvarez, Vicente; Braian Rodriguez (Aranda, 73. min)

Osasuna: Santamaria; Echaide, David Garcia, Miguel Flaño, Cadamuro; Nekounam, Loe; Sisi (Merino, 79. min), De las Cuevas (Torres, 69. min), Kenan Kodro (Cedric, 69. min); Niño.