Itxi

Osasuna

1-0

Osasuna mendean hartu du Mirandesek

Mikel Dominguez | eitb.eus

Urko Veraren gol batek 66. minutuan garaipena eman dio etxeko taldeari. Osasunak ez du bururik altxatzen, eta garaipenik gabe jarraitzen du Sadarretik urrun.

  • Urban, Osasunaren entrenatzailea / EITB.

    Urban, Osasunaren entrenatzailea / EITB.

Osasuna hutsik itzuli da Anduvatik. Urko Veraren gol batek garaipena eman dio Mirandesi, gorritxoak baino nagusia. Etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen dute nafarrek, ezin bolada txarrarik amaiera eman.

Futbolera itzultzeko gogoak zituen Osasunak, azken gertaera instituzional eta politikoen ostean. 1000 bat zale nafarren aurrean eta Miranda Ebroko euripean, baloi jabetzarekin irten da Osasuna zelaira. Hala ere, Mirandes iritsi da aurkariaren atera lehenengo aldiz.

Etxekoen presio altuak nagusitasuna itzuli die Mirandakoei. Urko Vera urrunetik saiatu da 15. minututik. Hurrengoan, Alex Garciaren baloi bat harrapatu du atezain gorritxoak.

Osasunak Ninoren jokaldi batekin eman du erantzuna, baina abagunean eta nagusitasuna etxeko taldearenak izan dira lehen zatian. Roberto Santamaria, izan ere, nafarren salbatzailea izan da.

Bigarren zatian, Verak beldurra sartu die Osasunaren atzelariei, baloi argi bat errematatzetik gertu egon baita 54. minutuan. 10 minutu geroago, garaipenaren gola sartu du.

Gidoiak berdintsu jarraitu du. Pausu bat aurrera eman dute kanpokoek, baina ondo aritu da atzean Mirandes. Osasunak berdinketa izan du Cedricki egin dioten penalti argi batean, 85.ean. Epaileak, ordea, ez du ikusi, eta gorritxoak punturik gabe itzuli dira Iruñera.

FITXA TEKNIKOA

Mirandes: Razak; Aitor, Caneda, Corral, Kijera; Ruper; Jordi Pablo (Barahona, 76.min), Igor Martinez (Provencio, 91. min), Fran Carnicer (Juanjo, 62.min), Alex Garcia; Urko Vera.

Osasuna: Santamaria; Javi Flaño, Miguel Flaño, Vujadinovic, Sisinio; De las Cuevas, Raoul Loe (Cadamuro, 75. min), Nekouman, Kodro (Cedrick, 67.min); Ansarifard (Merino, 63.min), Nino.

63.min), Nino.